Baduzu konturik? Sartu Agregari buruz
 Categoría B

ARRISKUEN PERTZEPZIOA

  1. estrella 01 estrella 02 estrella 03 estrella 04 estrella 05
Balorazioa:

Imagen 02 Ikasmaterial honekin lortu nahi diren helburu nagusiak hauexek dira: • HAURTZAROTIK ARRISKUA HAUTEMATEAREN KULTURA INDARTZEA • IKASTETXEETARA PREBENTZIOAREKIN LOTUTAKO BALIOAK HELARAZTEA Ikasmaterial hau honako hauei dago zuzendua: • LEHEN HEZKUNTZAKO 5.MAILAKO IKASLEEI Jokoak hiru era edo maila dauzka jokatzeko, arrisku-egoeren ezagutzaren inguruan. A)MODUA: 25 arrisku-egoera aurkeztuko dira. Marrazkiaren beheko aldean hiru botoi handi agerian egongo dira uneoro. Lehen botoiari sakatuz ZER GERTATU DA?, marrazkian agertzen den arrisku egoerari buruzko testu bat agertuko da. Bigarren botoiari sakatzean leiho bat gaineratuko da: NOLA EKIDIN GERTAERA HAU? Bertan bost neurri zuzentzaile agertuko dira zerrenda batean, eta ikasleak marrazkian ikusitako egoera kontuan izanik, okerra aukeratu beharko du. Asmatzen badu puntu bat irabaziko du. Asmatzen ez badu, ez du punturik jasoko eta erantzun zuzena adieraziko zaio. Hirugarren botoia sakatzean (MARRAZKIA KOLOREZTATU), ikusten ari garen egoera txuri-beltzean agertuko da , eta ikasleak nahi duen moduan margotu ahal izango du, ezker aldean agertuko zaion kolore-paletarekin. Azkenik, 25 egoerak pasatzean, zenbat puntu lortu diren agertuko da pantaila batean. B) MODUA A moduaren egitura bera jarraitzen du; hau da, arrisku egoera bat aurkezten da marrazki modura, eta beheko aldean hiru botoi ageri dira, ZER GERTATU DA?, GALDEKETA eta MARRAZKIA BUKATU. Lehenengoan egoerari buruzko testu bat bistaratuko da. Baina, ondorengo bi botoiek ariketa desberdinak gordetzen dituzte. GALDEKETA sakatuta marrazki gainean leiho bat irekiko da. Bertan, egoerarekin lotura duen galdera bat agertuko da A, B, C erantzuteko aukerekin. Asmatzen bada puntu bat lortuko da, eta aurrera jarraitu ahal izango da. Beti ere, asmatzen ez bada erantzun zuzena emango da. Azkenik MARRAZKIA BUKATU sakatzean, lantzen ari garen arrisku egoeren marrazkiari zati batzuk faltako zaizkio. C)MODUA A moduaren egitura bera jarraitzen du. Kasu honetan, erdiko NOLA EKIDIN EGOERA HAU botoiak arriskua ekiditeko bost egoera zuzentzaile aurkeztuko ditu. Hauetatik zein den okerra asmatu beharko da, eta asmatzean puntu bat lortuko da. A moduarekin alderatuta daukan ezberdintasun bakarra azken atalean datza: EZBERDINTASUNAK BILATU botoia sakatuz gero, lantzen ari garen egoeraren marrazkia birritan agertuko da. Ezkerreko marrazkiak eskuinekoarekiko zazpi desberdintasun izango ditu, eta ikasleak zazpiak aurkitu beharko ditu. Desberdintasunen joko honek ez du puntuaziorik emango; denborapasako jolas moduan aurkezten da, gehien bat haurrek arrisku egoerak ondo barneratzeko.

  • 0 Komentarioak
  • Bidali
  • AddThis

Oinarrizko datuak

  • Formatua:

    Tamaina: 187.66 MB

  • Hizkuntza: euskara

    Eremua: universal

  • Lizentzia: creative commons: ezagupena - ez komertziala - berdin konpartitu

    Hartzaileak: ikaslea, irakaslea

  • Baliabide motak: autoebaluazioa, galdetegia

  • Orientabide didaktikoa :

Gako-hitzak

  • marrazkiak, desberdinatasunak, prebentzioa, labaintzea, lan jantziak, lan arriskuak, Arrikuak

Erakutsi Eremuak Ezkutatu Eremuak

Ekarpenak

  • Rola: argitalpenaren editorea

    Data: 03/07/2012 14:01:07

  • Izena: txabi

  • Antolaketa:

Etiketak

Estatistikak

  • Aurrebistaratua: 745

    Kontsultatua: 11515

    Deskargatuta: 15

    Bidalia: 0

    Embed: 30

Aukeratutako IOak

Deskargatu Aurrebistaratu Atzera