Baduzu konturik? Sartu Agregari buruz
 Categoría B

Kogni

  1. estrella 01 estrella 02 estrella 03 estrella 04 estrella 05
Balorazioa:

Imagen 02 Proiektu honen helburua eginkizun akademikoen garapenean eragina duten funtzio kognitiboak lantzeko programa osoa garatzea da. Hau da, hezkuntza-produktu bat lortu nahi dugu; produktuak itxura ludikoa izango du, haurrentzat eta gazteentzat erakargarria eta praktikoa izan dadin. Programa honek trebakuntza jarraitua eta pertsonalizatua osatzeko aukera ematen du. Horrez gain, eginkizunak garatzean inplikatutako gaitasunak eta egindako lanaren eraginkortasuna etengabe ebaluatzeko tresna izatea du xede. Trebakuntza bost arlo bereizitan egiten da; gabezia handienak islatzen dituzten arloak indartzen dira, eta etekin onena ematen duten arloak murriztu edo ezabatu egiten dira. Arlo hauek landuko dira: • Arreta • Oroimena • Arrazoibidea • Eginkizunen antolaketa • Oldarkortasuna

  • 0 Komentarioak
  • Bidali
  • AddThis

Oinarrizko datuak

  • Formatua:

    Tamaina: 7.75 MB

  • Hizkuntza: euskara

    Eremua: universal

  • Lizentzia: creative commons: ezagupena - ez komertziala - berdin konpartitu

    Hartzaileak: hezkuntza-laguntza bereziko beharrak dituen ikaslea

  • Baliabide motak: autoebaluazioa, joku didaktikoa

  • Orientabide didaktikoa : Baliabide didaktikoa noiz erabili Baliabide didaktikoa ikaste-prozesuan parte hartzen duten funtzio kognitiboak norberak lan ditzan diseinatu da. Prestakuntza horrek jarraitua eta mailakakoa izan behar du. Maiztasunari dagokionez, astean bi orduko saioak egin behar dira. Baliabide didaktikoa nola erabili Tresna erabiltzeko modu ugari daude. Esaterako, ikasle jakin batek erabil dezake (banakako erabilera); bestalde, taldeka nahiz gela osoarekin ere erabil daiteke. Izan ere, ikasle bakoitzaren aurrerapenak jasota geratuko dira, eta adituak geroago azter ditzake. Nahiz eta baliabidea, bereziki, zailtasunak edo hezkuntza-beharrak dituzten ikasleen funtzio kognitiboak indartzeko bideratuta dagoen, ikasle guztiek erabil dezakete, gaitasun horiek lantzeko. Ekintzak zailtasun-mailaren arabera antolatuta daude, eta horregatik, baliabidea behar ezberdinak dituzten ikasleek erabil dezakete. Ikastetxeko irakasleentzat eta orientatzaileentzat oso tresna erabilgarria da; baita psikologoentzat ere, haiek banaka lan egiten baitute funtzio kognitiboak modu erakargarrian indartu behar dituzten haurrekin. Internet bidezko euskarria duenez, prestakuntza etxetik ere egin daiteke; adituak astero aztertu ahal izango du egindako lana. Beste metodologia-alderdi batzuk Baliabide didaktikoa diziplina-artekotasunaren ikuspegitik garatu da. Izan ere, gaiaren konplexutasun osoari heltzeko arreta-gabezia duten pertsonen emaitzak nola hobetu jakiteko ezagutzak aintzat hartu behar izan dira. Ikasleen motibazioari dagokionez, informazio eta komunikazio digitalaren gizartearen goraldian gaudenez, baliabide didaktiko benetan erakargarria eta dibertigarria da. Ikaslearen arreta bereganatzen du, eta ikasleak modu atseginean eta alaian ikasten du. Irakasleen motibazioa ere areagotzen du, ikasleekin dituzten harremanak hobetzen laguntzen baitie.

Gako-hitzak

  • oldarkortasuna, arreta, arrazoibidea, TDA-H, oroimena, antolaketa

Erakutsi Eremuak Ezkutatu Eremuak

Ekarpenak

  • Rola: argitalpenaren editorea

    Data: 12/09/2011 14:01:38

  • Izena: isidro

  • Antolaketa:

Etiketak

Estatistikak

  • Aurrebistaratua: 879

    Kontsultatua: 5753

    Deskargatuta: 24

    Bidalia: 1

    Embed: 57

Deskargatu Aurrebistaratu Atzera