MATEMATIKA Arloa
Estatistika
Aurkezpena
1 de 6
0%

Aurkezpena

Iturria:http://www.dforceblog.com/imagenes/oso-polar-calentamiento-global.jpg

Joera zentraleko neurriak eta tenperaturen azterketa Bilbon

Gaur egun, zientzialari gehienek onartzen dute berotegi-gasen kontzentrazioak gehitzearen ondorioz nabarmen ari dela aldatzen klima globala. Gas horiek ez diete lurreko erradiazio infragorriei ihes egiten uzten, eta horren ondorioz, gero eta gehiago ari dira metatzen. Horregatik, uste da tenperaturek gora egin eta berotze globala eragingo dutela. Ondorio horiei buruzko adostasuna orokorra bada ere, ez dago garbi zenbatekoak izango diren aldaketa horiek eta zer ondorio eragingo dituzten eskualdeetan.

Bilbo hiriko ingurumen-adituek Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleen laguntza eskatu dute, udan zehar hirian erregistratu diren tenperaturei buruzko azterketa estatistikoa egiteko. Egia ote da gora egin duela azken urteetan? Prest al zaudete gaia ikertu eta, aldi berean, matematika ikasteko?

Ekin lanari!

Joera zentraleko neurriak kalkulatzen.


Joera zentraleko neurriak aztertzen.


Grafiko estatistikoak interpretatzen.

BALIABIDEAK

HISTORIA APUR BAT

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Baliabideak

Hauek dira lan egiteko erabiliko dituzun IKT baliabideak:

Testu-prozesadorea (Open Office)
Calc (kalkulu-orria)
Tutorialak
Web-erreferentziak

Historia apur bat

Estatistikaren historia laburra II

Dagoeneko badakizue estatistika antzina sortu zela, eta hasieran pertsonak, abereak eta lurrak zenbatzeko erabili zutela; hots, egun ere erabiltzen diren erroldak egiteko. Dena dela, estatistikaren bilakaera ikusgarria izan zen probabilitateen teoria sortu ondoren, teoria horixe baita haren oinarri matematikoa.

Cardano mediku, matematikari eta astrologo italiarra izan zen probabilitateen teoriari buruz idatzi zuen lehena. Hark idatzia da Zori-jokoen liburua eta bertan ageri dira lehenengo probabilitate-kalkuluak. Jakina da Cardanok ordu ugari ematen zituela dadoetan, xakean eta kartetan, eta badirudi bizio horrek eraman zuela probabilitateen teoria sortzera.

Girolamo Cardano

Girolamo Cardano
Iturria: http://uh.edu/engines/epi1950.htm

Mende bat geroago, Pascalek eta Fermatek probabilitatea hartu zuten aztergai, eta zori-jokoei buruzko problema bat ebazten saiatu ziren, aurrez Cardano bera ere ebazten saiatu zena. Haien arteko korrespondentzia batek interes handia sortu zuen Christian Huygens matematikariarengan eta Zori-jokoetako kalkuluari buruz liburua idatzi zuen. Hari zor diogu itxaropen matematikoa kontzeptua sortu izana, joera zentraleko neurririk ezagunenarekin hertsiki lotuta dagoena; hau da, batez bestekoarekin.

Handik aurrerako mendeetan, are gehiago garatu zen probabilitateen teoria eta bere sorburutik aldentzen hasi zen; hau da, zori-jokoekin lotutako problemak ebazteko erabiltzetik, hain zuzen ere. Hauek dira probabilitateen teorian ekarpenik handienak egin dituzten matematikariak: Jacob Bernoulli, Abraham De Moivre, Thomas Bayes, Pierre-Simon Laplace, Niklaus Bernoulli, Karl Gauss, Legendre, Simeon Poisson, Cauchy, Chebyshev, Iapunov, Borell, Cantelli eta abar.

Kredituak

© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Laura Zingaretti eta José Orenga GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest