MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
AurkezpenaOrientabideakOrientabideakOrientabideakProgramazioaProgramazioaProgramazioaProgramazioaOinarriakOinarriakOinarriakOinarriakOinarriakOinarriak
1 de 14
0%
Aurkibidea
Kredituak
Kredituak
© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Josep Pons eta José Orenga
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo

Aurkezpena

PROPOSAMENA TESTUINGURUAN KOKATZEA

Zenbaki hamartarrak azalduko dizkiegu ikasleei, eguneroko bizitzako egoeren bidez. Gure inguruan etengabe agertzen direla erakutsiko diegu, zenbaki horien garrantziaz jabetu daitezen.

Zenbaki hamartarraren kontzeptua azaltzeko, zatiketa ez-zehatz baten zatidura dela esango diegu. Zatiki hamartarraren kontzeptuarekin lotuko dugu.

Komunikabideetako informazioa zuzen interpretatzeko, zenbaki hamartarrak irakurtzea, ordenatzea eta konparatzea beharrezkoa dela azalduko dugu. Ondoren, zenbaki hamartarrak biribiltzen direla ere esango diegu.

Azkenik, zenbaki hamartarraren kontzeptua testuinguruan jartzeko hasieran erabili den egoerara itzuliko gara, eta zenbaki hamartarren arteko batuketa, kenketa eta biderketa azalduko diegu, gure ingurunean etengabe agertzen baitira zenbaki horiek.

JARDUEREN SEGIDA

A etapa – Sarrera

B etapa – Garapena

  • 2. jarduera. Zenbaki hamartarrak adierazten eta ordenatzen.

C etapa – Bukaera eta ebaluazioa

  • 3. jarduera. Zenbaki hamartarren arteko eragiketak egiten.

  • Arloa: Matematika
  • Gaia: Zenbakia.
  • Unitate Didaktikoa: Zenbaki hamartarrak.
  • Maila: Lehen Hezkuntzako 5. maila
  • Saio kopurua: 3 - 4

Ibilbidea

Gida honek atal hauek ditu:

Orientabideak

Orientabide metodologikoak

1.jarduera. Zer dira zenbaki hamartarrak? (saio bat)

Garrantzitsua da ikasleei azpimarratzea 5.682 eta 5,682 zenbakiak ez direla berdinak. Gure konbentzioaren arabera, puntuak milakoak adierazten ditu, eta komak, berriz, zenbaki hamartarren zati hamartarra.

Baliagarria edo egokia izanez gero, gai hori gehiago gara daiteke; adibidez, zenbait herrialdetan zer idazkera mota erabiltzen den azal dezakegu.

Gogorarazi zatikia kontzeptua ikasleei; esan bi zenbakiren arteko zatiketa dela eta, hortaz, zatiki hamartarrak zatitzailetzat hamarren berretura duten zatiketak direla. Adibideak erabiliz, azaldu berriro nola mugitzen den koma izendatzailearen zero kopuruaren arabera.

Landu nola irakurtzen eta idazten diren zenbaki hamartarrak. Proposatu zenbaki hamartarrak deskribatzeko dauden bi moduei buruzko eztabaida: Zenbaki hamartarrak irakurtzean edo idaztean, zein da errazena bi modu horietatik?

Azkenik, garrantzitsua da azpimarratzea zenbaki hamartar baten eskuinaldean gehitutako zeroek ez dutela zenbaki horren balioa aldatzen.

Web-orri honetan, jarduera honetako eduki multzo bakoitza garatzeko nahiko baliabide aurki daitezke: http://www.gobiernodecanarias.org/educacion/9/usr/eltanque/todo_mate/numdec/numdecim_p.html

1. jarduera


2. jarduera. Zenbaki hamartarrak adierazten eta ordenatzen (saio bat)

Azpimarratu behar da unitatea hamar zati berdinetan zatituta hamarrenak lortzen direla, hamarrena hamar zati berdinetan zatituta ehunenak lortzen direla, eta halaber, ehunena hamar zati berdinetan zatituta milarenak lortzen direla.

Gogoratu nola adierazten diren zenbaki arruntak. Horri esker, zifra hamartar bat baino gehiagoko zenbakiak konparatzeko prozedura barneratuko dute, bai eta zenbaki hamartar horiek zenbakizko zuzen batean kokatzen ikasi ere. Gainera, alderantzizko prozedura egiten ere ikasiko dute; hau da, zenbaki hamartarrak zenbakizko zuzenean identifikatzen.

Garrantzitsua da ikasleek jakitea zenbakizko zuzen batean eskuinerago dagoen zenbaki hamartarra dela handiena, baina prozedura hori ez dela ezinbestekoa bi zenbaki hamartarren artean handiena zein den jakiteko.

Azkenik, biribiltze kontzeptua landuko da, hurbilketa-mekanismo gisa. Hurbilketa-mekanismo horrek bi hamartarrekin lan egiteko aukera emango digu; hori nahikoa izango da gure eguneroko kalkuluetarako.

Egokitzat jotzen bada, biribiltze kontzeptua diru-bihurketan erabiltzen denarekin erlaziona daiteke.

2. jarduera

3. jarduera. Zenbaki hamartarren arteko eragiketak egiten (saio bat edo bi)

Oinarrizko eragiketa aritmetikoen ezagutzak gogoratuko dizkiegu ikasleei, zenbaki hamartarren arteko eragiketetan aplika ditzaten.

Jarduerari amaiera emateko, ikasle taldeek azalpen txiki bat presta dezakete; alde batetik, zenbaki hamartarren arteko eragiketak nola egiten diren azaltzeko, eta beste batetik, zenbaki arrunten arteko eragiketekin alderatuta zertan diren desberdinak azaltzeko. Azken jarduera honetan, garrantzitsua da denen parte-hartzea bultzatzea eta denak demokratikoki inplikatzea.

Web-orri honetan, zenbaki hamartarren arteko eragiketak sortzen dituen tresna bat dago: http://www.mamutmatematicas.com/ejercicios/decimales.php. Egoki iritziz gero, web-orri horretan zenbaki hamartarren artean proposatzen diren eragiketei dagozkien esteketan sartzea iradoki diezaiekegu.

Jardueren helburu nagusia hau da: ikasleek eguneroko bizitzako egoeretan agertzen diren problemak zenbaki hamartarren bidez ebazten jakitea. Web-orri honetan agertzen diren problemak erabil daitezke, besteak beste: http://www.scribd.com/doc/12692712/Numeros-Decimales

Bukatzeko, aukerako jarduera gisa, zenbaki hamartarren arteko biderketak egiteko ariketa bat proposatzen da. Ariketa horretan, eragiketa mota hori azaltzen da. Azken jarduera hori eginez gero, litekeena da hura lantzeko beste saio bat behar izatea.

3. jarduera

Orientabideak

Erantzunak

1. jarduera. Zer dira zenbaki hamartarrak? (saio bat)

  1. 3,16 = 316/100; 3,61= 361/100; 2,05 = 205/100; 2,50 = 25/100; 6,50 = 65/10; 6,05 = 605/100; 3,15 = 315/100; 8,50 = 85/10; 60,5 = 605/10; 5,60 = 56/10
  1. Adierazi zenbaki hauen zati osoa eta zati hamartarra, eta idatzi nola irakurtzen diren eta zatikien bidez nola adierazten diren:
  • a) Zati osoa: 4; zati hamartarra 05. Lau unitate bost ehunen. 405/100
  • b) Zati osoa: 4; zati hamartarra 5. Lau unitate bost hamarren. 45/10
  • c) Zati osoa: 5; zati hamartarra 4. Bost unitate lau hamarren. 54/10
  • d) Zati osoa: 6; zati hamartarra 102. Sei unitate ehun eta bi milaren. 6102/1000
  • e) Zati osoa: 25; zati hamartarra 19. Hogeita bost unitate hemeretzi ehunen. 2519/100
  • f) Zati osoa: 23; zati hamartarra 168. Hogeita hiru unitate ehun eta hirurogeita zortzi milaren. 23168/1000

3. Idatzi zenbaki hamartarren zati hamartarra, eta adierazi unitateak, hamarrekoak, ehunekoak, hamarrenak, ehunenak, milarenak eta zati hamartarra:

  • a) 27,02; 2702/100; Zati osoa 27. Zati hamartarra: 02
  • b) 7,605; 7605/1000; Zati osoa 7. Zati hamartarra: 605
  • c) 12,010; 1201/100; Zati osoa 12. Zati hamartarra: 01
  • d) 401,001; 4001001/1000; Zati osoa 401. Zati hamartarra: 001
  • e) 800,12; 89912/100; Zati osoa 800. Zati hamartarra: 12
  • f) 0,203; 203/1000; Zati osoa 0. Zati hamartarra: 203
 

2. jarduera. Zenbaki hamartarrak adierazten eta konparatzen (saio bat)

  • Egin zuzen bat eta ipini zenbaki hamartar hauek dagozkien posizioetan: 3,16 ; 3,61 ; 2,05 ; 2,50

Zuzenean, ordena honetan jarri beharko lituzkete: 2,05 - 2,50 - 3,16 - 3,61

  • Esan hiru zenbaki hamartarretatik zein dagoen 6,9 eta 7,02 zenbakien artean.

a) 6,89 b) 7,1 c) 7,01 (erantzun zuzena)

  • Biribildu zenbaki hamartar hauek bigarren zifra hamartarrera:

a) 5,35 b) 6,76 c) 0,99 d) 1,28 e) 12,36

3. jarduera. Zenbaki arruntekin eragiketak egiten (saio bat)

  1. a) 8,02 b) 15,25 c) 9,02 d) 38,356

  2. a) 3,34 b) 8,77 c) 2,54 d) 30,244

Aukerako jarduera:

  • a) 13,2912 13,29
  • b) 38,9124 38,91
  • c) 18,7272 18,73
  • d) 139,1208 139,12

Zenbaki-sistemak. Matematikaren historiari buruzko ikasgaia, zenbait zenbaki-sistematara joateko estekak dituena:

Hamartarrak kalkulagailuarekin. Joko bat da, eta haren helburua da ikasleak ohitzea zenbaki hamartarren arteko eragiketa errazak egiteko kalkulagailua erabiltzen.

Web-orri horretan, irakaslearentzat baliagarriak diren beste esteka batzuk daude:

Orientabideak

Baliabideak

Writer testu-prozesadorea (Open Office)

Web-erreferentziak

Programazioa

OINARRIZKO GAITASUNAK ETA ARLOAREN BERARIAZKO GAITASUNAK

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
  • Zehaztasunez adieraztea, zenbaki hamartarrekin lan egitean hizkuntza matematikoa erabiliz.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
  • Zenbait euskarritan dagoen informazioa interpretatzea, zenbaki hamartarrak antzemateko eta aztertzeko.

  • Eskura dauden tresna teknologikoak ohikotasunez erabiltzea, zenbaki hamartarrekin lan egiteko.

Adierazpen kultural eta artistikorako gaitasuna
  • Kultura-adierazpenetan matematikak zer ekarpen egin dituen jakitea.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
  • Talde-lanean aritzea.

Ikasten ikasteko gaitasuna

  • Ikasketa-prozesuak hitzez adieraztea, zenbaki hamartarrekin erlazionatutako galderak eginez, adibideak ipiniz…

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

  • Norberaren gaitasunetan konfiantza izatea egoera ezezagunei aurre egiteko.

  • Planifikatzea, baliabideak kudeatzea eta emaitzak balioestea, zenbaki hamartarrekin lotutako problemak ebaztean edo egoera irekietan.

MATEMATIKAREN ARLOAREN BERARIAZKO GAITASUNAK, LEHEN HEZKUNTZAKO HIRUGARREN ZIKLOAN

Zenbakiak eta kalkulua erabiltzea problemak ebazteko.

  • Zenbaki hamartarrak irakurtzea, idaztea, konparatzea eta biribiltzea.

  • Zenbaki hamartarrak erabiltzea eskatzen duten eguneroko bizitzako egoeretan oinarritutako problemak interpretatzea eta ebaztea, bai eta jarraitutako prozesua modu ordenatu, argi eta argumentatuan azaltzea eta aurkeztea ere.

Informazioa interpretatzea eta aurkeztea.

  • Jarrera positiboa izatea, talde-lanean parte hartzean eta ebazpenak bilatzean, eta ikuspuntu guztiak errespetatzean

  • Lanean saiatua izatea eta jarrera positiboa izatea, eta gero eta segurtasun eta konfiantza handiagoa izatea norberaren gaitasunetan.

Programazioa

IKT GAITASUN OROKORRAK ETA IKASMAILAKOAK*

* Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako “Eskola 2.0” proposamenaren IKT gaitasunerako itemak, eranskin honetatik hartuak: IKT gaitasunen mapa .

Bizitza osorako ikaskuntza

B1. Komunikatzea eta lankidetzan aritzea

  • B1.3. IKT baliabide espezifikoak erabiltzea kide eta irakasleekin lankidetzan aritzeko, taldean lan egiteko, modu kritikoan pentsatzeko eta arazoak konpontzeko

B3. Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea

  • B3.1. Beren interesetarako IKT baliabide espezifikoak aukeratu eta erabiltzea

  • B3.2. Irizpide heteronomoak aplikatzea informazio esanguratsua aukeratzeko

B5. Mundu erreala ulertzea, arakatzea eta bertan moldatzea

  • B5.1 Batez ere irudiak eta soinuak erabiliz eta heldu baten laguntzaz mundu errealeko gaiak arakatzea eta/edo benetako arazo txikiei heltzea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea

Trebetasun teknologikoa

T2. IKTak informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzea

  • T2.1. Interneteko zerbitzuak erabiltzea (web-bilatzaileak eta beste hainbat) informazioa bilatzeko

  • T2.2. Interneteko zerbitzuak eta beste estrategia batzuk erabiltzea informazioa aukeratu eta aztertzeko

T3. IKTak testu-informazioa prozesatzeko erabiltzea

  • T3.1. Testu-prozesaketako oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea; formatua, lerrokatzea eta orrikatzea zehaztea; irudiak txertatzea; tipografia eta tamaina aldatzea; dokumentuak artxibatu eta inprimatzea)

T5. IKTak multimedia-informazioa prozesatzeko erabiltzea

  • T5.1. Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea; formatua zehaztea; irudi bat, soinu, bideoa txertatzea; webgune batetik irudi bat deskargatzea)

Herritartasun digitala

H2. Jabetza intelektuala balioestea

  • H2.2. Informazioa erabiltzeari buruzko arauak errespetatzea, batez ere bideoen, audioaren, abestien eta monografien jabetza intelektualari dagokionez

  • H2.3. Webean informazioa erabiltzeari buruzko hitzarmenak ezagutzea, egileei sinesgarritasuna ematearren eta iturriak egoki aipatzearren

H3. Komunikazio elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea

  • H3.1. Netiketa-arauak ezagutu eta errespetatzea

  • H3.2. Norberaren ideiak eta pentsamenduak azaltzean eta besteen iritziak jasotzean, linean nahiz lineatik kanpo, errespetuzko jarrera izaten

Programazioa

IKASKKETA-HELBURUAK

  • Zenbaki hamartarraren eta zatiki hamartarraren definizioak ulertzea.
  • Zenbaki hamartarrak zuzen adieraztea eta konparatzea.
  • Zenbaki hamartar bat biribiltzeak zer esan nahi duen ulertzea.
  • Zenbaki hamartarren arteko oinarrizko eragiketak erraztasunez ebaztea.
  • Hizkuntza matematikoa zehaztasunez maneiatzea.

EDUKIAK

  • Zenbaki hamartarra eta zatikia (Kontzeptuak)
  • Zati osoa eta zati hamartarra (Kontzeptuak)
  • Zenbaki hamartarrak adieraztea eta alderatzea (Prozedurak)
  • Zenbaki hamartarrak biribiltzea (Prozedurak)
  • Zenbaki hamartarren arteko eragiketak (Prozedurak)

Programazioa

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

  • Zenbaki hamartarraren kontzeptua ulertzen du.
  • Zenbaki hamartarrekin erlazionatutako zenbakizko testuak eta eguneroko adierazpenak interpretatzen ditu.
  • Zenbaki hamartarrak zuzen biribiltzen ditu.
  • Zenbaki hamartarrekin kalkulu errazak egiten ditu.
  • Lankidetzan aritzen da.
  • Zenbaki hamartarrak erabiltzean, hizkuntza matematikoa zehaztasunez erabiltzen du.
  • Baliabideak ateratzeko erabiltzen diren web-orriak adierazten ditu.

Oinarriak

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK: HASTEKO, 3 GALDERA

Zertarako balioko dizu gida honek?

IKTak ikasgelan aplikatzeko proposamen zehatz bat (sekuentzia didaktikoa) planifikatzeko eta praktikan jartzeko, eta proposamen horren bitartez, hauek lantzeko: oinarrizko gaitasunak eta arlokoak, eduki kurrikularrak eta gaitasun digitalak.

Zer aurkituko duzu?

Gune elkarreragile eta multimedia bat. Bertan, hauek zehazten dira: ikasgelarako programazioa, atazak IKTen bitartez egiteko orientabide didaktikoak, deskargarako estekak eta tutorialak.

Zer egin dezakezu?

Proposamena irakaskuntzan zuzenean aplikatu, zure ikasgelako testuingurura moldatu, adibideetatik abiatuta jarduera berriak sortu eta zure esperientziak beste irakasle batzuekin partekatu.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK: 5 GAKO

Material irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria
Erabilpen anitzekoa
Bertsio bereiziak irakasleentzat eta ikasleentzat
ADEaren erabilera ikasgelan
Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Oinarriak

Zer da sekuentzia didaktiko bat eta zer eskaintzen digu?

Sekuentzia didaktiko bat (SD) jarduera-segida ordenatu bat da, ikasleak gaitasun kurrikularrak zein IKT gaitasunak beregana ditzan diseinatua. Sekuentzia didaktikoetako atalik esanguratsuena elkarren artean lotutako jardueren segida da, ikasle orok jarraitu beharko baitio ikasketa-prozesuan.

Funtzio eta ezaugarri ezberdinak dituzten jarduerak lantzeko aukera eskaintzen digu, modu integratuan. Edukia aurkeztea, ulertzea, erabiltzea edo praktikatzea prozesuaren ezinbesteko osagaiak dira, eta elkarri lotutako edukien multzo esanguratsu baten inguruan lan egiteko aukera ematen dute.

Chaval Brasilen argazki bat, Flickr webgunean, CC lizentziapean.

Sekuentzia Didaktiko bakoitza HOD (Hezteko Objektu Digital) bat edo gehiagoz osatuta dago, eta hauek eskaintzen ditu:

  • Sekuentziako edukien deskribapena, aurkezpen interaktibo, kontzeptu-mapa, testu eta podcast formatuan, eduki kurrikularrak hala uzten badu.
  • Edukiaren inguruko hasierako arakatze-jarduera.
  • Edukiaren inguruko jarraipen-jarduera.
  • Edukiaren inguruko laburpen- eta ebaluazio-jarduera.
  • Edukiaren sakontze-jarduera, aukerarik balego.

Hainbat jarduera egin daitezke, proposatutako jarduera-segidari jarraituz, edo horietako batzuk aukeratu eta norberaren sekuentziara egokitu.


Jardueretan zehar sortutako planteamenduek garatu egin nahi dituzte Lehen Hezkuntzarako Oinarrizko Gaitasunak (hizkuntza-komunikaziorakoa, matematikarakoa, mundu fisikoaren ezagutza eta harekiko elkarrekintzarakoa, gizarte- eta hiritar-gaitasuna, ikasten ikastekoa, eta norberaren autonomia eta ekimenerakoa) eta IKT gaitasunak (Eskola 2.0 proposamenean txertatutako ikasleen IKT gaitasunen maparen arabera).


Jarduerak, orokorrean, 2.0 baliabide digitalen erabileran eta sareko lanean oinarritzen dira. Horrenbestez, egindako proposamenetan ikasleak animatuko dira hainbat sare sozialetan informazioa kudea eta argitara dezaten, lankidetzan ari daitezen, eta, eskuratutako informazioa baloratzean, jarrera kritikoa zein hausnarkorra gara dezaten. Aldi berean, gune birtualetan adostutako arauak ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera izango dute.

Oinarriak

Sekuentzia didaktikoen xedea eta egitura

Sekuentzia didaktikoen xedea da ikasleek eduki kurrikularrak ikastea eta gaitasun digitalak eskuratzea, IKTak ikasgelan aplikatzeko proposamen batetik abiatuta.

Ikasleek sekuentziako edukietan aurrera egingo dute etapaz etapa. Banaka egingo dute, baina taldeka egiteko jarduerak proposatuko zaizkie. Etapa bakoitzean adierazi egingo zaie zer egin behar duten eta zer baliabide erabili behar dituzten. Sekuentziek ikasleei eskaintzen dizkiete:

  • Hiru jarduerako edo gehiagoko segida bat, eduki kurrikularrei heltzeko, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako aginduekin
  • Fitxategi erantsiak, jarduerak egiteko eta koebaluatzeko edo autoebaluatzeko
  • Ikasleentzako tutorialak, erabiliko diren programei edo web 2.0 zerbitzuei buruzkoak
  • Sekuentziako IKT baliabide guztiak biltzen dituen atal bat

Landuko den edukiaren arabera, hauek eskainiko dituzte:

  • Jarduerak egiteko erabiliko diren webguneetara, animazioetara eta bideoetara estekak
  • Ebazteko jarduera elkarreragileak

Sekuentziako irakasleentzako gidaren helburu nagusia da irakasleei laguntzea proposatutako ikasketa-segida planifikatzen eta praktikan jartzen. Premisa horiek kontuan hartuta, gidek irakasleei eskaintzen dizkiete:

  • Proposamen didaktikoaren testuingurua.
  • Orientabide didaktikoak, ADEren metodologia erabiliz sekuentzia didaktikoak lantzeko.
  • Proposatutako jardueren erantzunak.
  • Oinarrizko gaitasunak eta arloaren berariazko gaitasunak.
  • IKT gaitasunak (Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako “Eskola 2.0” proposamenean ezarritakoak).
  • Ikasketa-helburuak, edukiak eta ebakuazio-irizpideak.
  • Proposamenean erabiliko diren materialak eta IKT baliabideak.
  • Prestakuntza-eduki osagarriak, irakasleei sekuentzia didaktikoak garatzen laguntzeko (ADE, web 2.0 tresnak eta e-learning plataformak).

Oinarriak

Ebaluazioa

Ebaluazioak, burututako sekuentzien emaitzak aztertzeko tresna ez ezik, ikasketa-prozesua erregulatzekoa ere izan behar du. Horregatik, sekuentzia didaktikoan txertatuta egon behar du, prozesuan landuko diren jardueren parte izan. Jarduera horiek hausnarketa egiteko aukera eman behar diote ikasleari, egiten ari denaz, izan dituen zailtasunez, egin dituen akatsez, behar duen laguntzaz, eta hobetzeko eta aurrera egiteko bideez.

Ebaluazio hori hausnarketa-ariketa da, aurretiko ezagutzak prozesuan ikasten ari denarekin lotzeko aukera ematen duena. Akatsak abiapuntu gisa hartzen ditu, zailtasunez jabetzeko eta haiei aurre egiteko. Helburua ez da ikasleek zer ez dakiten jasotzea; jakitea baizik ezaguerak nola aplikatzen dituzten, informazioa nola lotzen duten, konponbideak bilatzeko trebetasunak nola aktibatzen dituzten... Ebaluazio horrek irizpide, adierazle eta ikasketa-helburu zehatzen multzo zabal bat izan behar du oinarrian, ez zenbakizko kalifikazio soil bat.

Gaitasunetan oinarritutako ebaluazioak lehenetsi egiten ditu ulertzea, aztertzea, lantzea, justifikatzea eta erantzunak argudiatzea, eta ez informazioa buruz ikastea eta errepikatzea.

Proposatutako jarduerak, nahiz azterketa-, koebaluazio- eta autoebaluazio-tresnak irakasleen erreferenteak dira, ikasleen ikasketa-prozesua nahiz haiek lortutako emaitzak baloratzeko.

Oinarriak

Materialaren aurkezpena eta deskarga

Proiektu honen filosofiaren gakoetako bati jarraiki (Arakatu, sortu, argitaratu eta partekatu), material hau irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria da. Materiala erabiltzeko, ondorengo prozesuari jarraitu behar zaio. Gida egiteko erabili diren irudiak sekuentzia jakin bati dagozkio (Laburpena) eta, beraz, orientagarriak dira.

Sekuentzia didaktiko bakoitzak, ZIP fitxategi bat deskargatzeko atal bat dauka. Material deskargagarria.

Lotura hori aukeratzean ZIP fitxategi konprimitu bat deskargatzen da:

Gorde fitxategia botoian klik egingo dugu fitxategia gure ordenagailuan deskargatzeko. Behin ordenagailuan izanda, bi klik egingo ditugu fitxategiaren gainean, deskonprimitzeko programarekin ireki eta edukia ikusteko:

Landuko dugun materiala non gorde zehaztuko dugu eta karpetak bertara aterako.

Behin materiala deskonprimituta, karpeta zabaldu eta hiru karpeta ikusiko ditugu:

  1. Sekuentziaren edukia: Ikasl_sekuentzia

  2. Estiloarekin ikusteko behar diren artxiboak: Zz_programa

  3. Imsmanifest.xml fitxategi bat, Moodle-ek edo antzeko plataforma batek prozesatzeko informazioa duena. Bertan, ikastaroaren edukiak zuzen azalduko zaizkio erabiltzaileari, dagokion balio pedagogikoa erantsita.

Oinarriak

Zer dago karpeta bakoitzean eta zertarako balio du?


Orain karpeta guztiak aztertuko ditugu.

Ikasl_sekuentzia

Sekuentzia guztiek dute Ikasl_sekuentzia izeneko karpeta bat.

  • Sekuentzia ikusteko lehen urratsa “index” fitxategia zabaltzea da eta sekuentzia guztian zehar nabigatzea.
  • Moduluen karpetan hizkuntza direktorio bat dago. Guk “eu” karpeta ikusiko dugu, bertan baitago euskarazko bertsioa.

  • Karpeta barruan sekuentziaren .html fitxategi guztiak daude zenbakiz ordenatuta. Edozein eduki argitaratu nahi badugu, Dreamweaver (jabedun softwarea) edo Kompozer (software librea) erabil dezakegu.

  • “01modulua_p.html” fitxategia inprimatzeko bertsioari dagokio.
  • Materialen karpetan “img” karpeta nabarmentzen da, bertan baitaude sekuentziako irudi guztiak. Baten bat gehitu nahi bada, nahikoa da karpetan txertatzea eta dagokion html lotura egitea.
  • Modu berean, materiala ere txerta daiteke deskargen (fitxategi konprimituak), .swf fitxategien (eskuliburu eta animazioak) eta inprimatzekoen karpetetan; bertan, materialaren .odt bertsioa dago, editatu eta .pdf formatura esportatu ahal izateko.

Zz_programa karpeta

Ondoren zz_programa karpetan sartuko gara, bertan baitaude sekuentzia ohiko estiloan bistaratzeko behar diren fitxategi guztiak.

Karpeta hori egituratik kanpo mugitzen badugu, materiala modu honetan ikusiko dugu:

Imsmanifest

“js” karpetak eta imsmanifest.xml fitxategiak ikasketarako plataforma birtualetako nabigatzaileei dagozkie, eta beraz, ez da komeni haiek editatzea.

Helburu hauek hartu dira kontuan materialen egitura zehazteko:

  • Sekuentzian lantzen diren edukiak pertsonalizatzea.
  • Proposameneko edozein osagai gehitu, aldatu edo ezabatzeko aukera izatea.
  • Irudiak, materialak eta sekuentzien edukiak berrerabiltzeko aukera izatea.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

1. Material irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria

Sekuentzia didaktiko bakoitzak konprimitutako fitxategi bat dauka, deskargatzeko ZIP fitxategi bat, helburu hauekin:

  • Sekuentzian lantzen diren edukiak pertsonalizatzea
  • Proposamenean edozein atal gehitzea, aldatzea edo ezabatzea
  • Sekuentzietako irudiak, materialak eta baliabideak berrerabiltzea

Sekuentzia honen fitxategia deskargatzera eta askatasun osoz aztertzera gonbidatzen zaitugu. Esteka honetatik egin dezakezu.

Materialen egiturari edo sarbideari buruz laguntza edo orientabideak behar badituzu, ez utzi materialen erabilerari buruzko atala irakurri gabe.

2. Erabilpen anitzekoa

Sekuentzia didaktiko guztiak bi modutan erabil daitezke:

    • ONLINE: Kontsultak sarearen bidez eginez, prestakuntza-plataforma baten bitartez edota esteka edo URL baten bidez.
    • OFFLINE: ZIP fitxategi bat deskonprimituz, ordenagailuan bertan lan egiteko, Internetera konektatu gabe.

3. Bertsio bereiziak irakasleentzat eta ikasleentzat

Sekuentzia didaktikoak sortzean arreta berezia jarri da bi erabiltzaile-profiletan:

  • Irakasleek eskura dituzte ikasleei zuzenduriko lan-proposamena aztertzeko sarbidea, gida didaktikoa eta proposaturiko ariketen erantzunak.
  • Ikasleek eskura dituzte ariketen proposamena ikusteko sarbidea, eta proposamena praktikan jartzeko erabiliko dituzten materialen eta baliabideen zerrenda.

4. ADEaren erabilera ikasgelan

Sekuentzia didaktikoen diseinuak sustatu egiten du arbel digital elkarreragilea (ADE) erabiltzea. Horrela, irakasle batek hauek egin ditzake ikasgelan:

  1. Sekuentzia bat aztertu eta, bertatik, taldean aurkezteko edukiak hartu.
  2. Landu nahi dituen sekuentziaren edukiak, aurkezpenak, animazioak eta materialak proiektatu.
  3. Pixkanaka, praktika berritzaileak ikasgelako eguneroko lanean txertatu.
  4. Ariketa elkarreragileak, problemetako egoeren azterketak, eztabaidak eta taldeko zuzenketak erraztu.
  5. Arbelaren zentzua eta aurkeztutako edukiak indartzeko tresna eta funtzionalitate malguak erabili, ikasleen arreta lortzearren.

5. Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Sekuentzia didaktiko guztiak linean landu daitezke, besteak beste, Moodle edo LAMS plataformen bitartez, ikasleen jarraipenerako eta kontrolerako tresnak baliatuz. Sekuentziak Moodle batean erabili nahi baditugu, beharrezkoa izango da sekuentzien ZIP fitxategia deskargatzea (ikasleen bertsioa) eta Moodle, blackboard edo antzeko ezaugarriak dituen plataforma batera inportatzea.

Horretarako, administratzaile-baimena behar da delako plataforma horietan, eta sistemak adieraziko dituen urratsak jarraitu (garrantzitsua da edukia nola inportatu azaltzen duen plataformako tutoriala oinarri hartzea).