Fisika eta Kimika. DBH 3.
Energia nuklearraren arriskuak
Zuhaitzeko puntua: Energia eta elektrizitatea / Energia / Ohiko energia-iturriak. Energia-iturriak. Energia alternatiboak. Energiaren kontserbazioa eta degradazioa.
  Metodologiarako iradokizunak Baliabideak eta jarduerak
HELBURU KONTZEPTUALA

Flash bidezko animazioa bi eszenatan gertatzen da, energia nuklearraren bidez energia elektrikoa lortzeko eta ekoizteko prozesua azaltzeko. Horren bidez, erreaktorean fisio nuklearreko zer-nolako erreakzioa gertatzen den ulertuko dute ikasleek.

HELBURU PEDAGOGIKOA

“Energia nuklearra” baliabidearen bidez, zentral nuklear baten funtzionamenduaren nondik norakoak ikasiko dituzte ikasleek; izan ere, energia elektrikoa sortzeko beharrezkoak diren elementuak eta prozesuak deskribatzen dira. Ikasgai-planean zenbait jarduera proposatzen dira, zentral nuklearren elementuak zein diren jakiteko, erreaktore nuklearrean gertatzen den fisio erreakzioa ulertzeko, energia nuklearra sortzeak zer-nolako arriskuak dituen ikusteko, eta zentral nuklearrek ingurunean sortzen duten eragina balioztatzeko.

ALDERDI INTERESGARRIAK
  • Fisio nuklearreko prozesua ezagutzea (1. pantaila).
  • Zentral nuklearretan energia elektrikoa sortzeko prozedura ulertzea (2. pantaila).
LAN EGITEKO MODUA
Bikoteka edo taldeka; izan ere, baliabide hau oso abiapuntu egokia da energia nuklearraren zenbait alderdi ikasiko dituzten lan taldeak sortzeko, eta energia nuklearraren abantailak eta desabantailak aztertzeko.
ORIENTABIDEAK

    1. Esan ikasleei Espainiako zentral nuklearrei buruzko txosten bat egiteko. Esan autonomia elkarte adina talde osatzeko eta, gero, zentralen ezaugarriak zehazteko eta zentralek ingurunean eragiten dituzten ondorioei buruzko informazioa bilatzeko. Espainiako zentral nuklearrei buruzko informazioa lantzeko, web orri hau bisita dezakete ikasleek: http://www.foronuclear.org
    2. Fusio nuklearraren erreakzioa ezagutzea. Esan ikasleei ITER proiektuari (hau da, helburu komertzialeko fusio-erreaktore baten fabrikazioari) buruzko txosten bat egiteko. Informazio gehiago lortzeko, web orri hauek bisita ditzakete:
    http://www-fusion.ciemat.es/fusion/iter/ITER.html
    http://www.iter.org/
    http://europa.eu.int/comm/research/energy/index_en.html

JARDUEREKIKO LOTURA
  • 1. jardueraren bidez (“Zentral nuklearren elementuak”), zentrala eta erreaktore nuklearra zer-nolako elementuz osatuta dauden aztertuko dute ikasleek.
  • 2. jardueraren bidez (“Fisio-energia”), fisio nuklearreko erreakzioei buruzko kontzeptuak zabalduko dituzte ikasleek, bai eta zentral nuklearretan sortutako energiaren beste hainbat alderdi ere.
  • 3. jardueraren bidez (“Erreaktore nuklearra”), erreaktore nuklearreko funtzionamenduan sakonduko dute ikasleek.
  • 4. jardueraren bidez (“Energia nuklearraren ondorioak”), energia nuklearrek ingurunean eragiten duten ondorioei buruzko ezagutzak zabalduko dituzte ikasleek.
© Santillana en Red 2004