Geografia eta Historia. DBH 3.
Autonomien mapa
Zuhaitzeko puntua: Eremu geografikoak / Estatuaren lurralde-banaketa eta Espainiako lurraldearen artikulazioa. Espainiako geografia-aniztasuna / Espainiar Estatuaren antolaketa politiko-administratiboa 1978ko Konstituzioan: autonomia-erkidegoak, probintziak, udalerriak eta beste lurralde-erakunde batzuk. Espainiako mapa politikoa. Natura-baliabideen eta giza-baliabideen garrantzia Espainiako lurraldearen artikulazioan eta antolamenduan. Autonomia-erkidegoen arteko lotura-elementuak eta aldeak. Lurraldeen arteko desorekak. Espainiako geografia-aniztasuna: autonomia-erkidegoen eta Ceuta eta Melilla hirien azterketa geografikoa.
  Metodologiarako iradokizunak Baliabideak eta jarduerak
HELBURU KONTZEPTUALA

"Autonomia-erkidegoak" animazioaren bitartez, ikasleek penintsulak izandako bilakaera politikoa ezagutuko dute, erromatar Hispaniatik gaur egun arte.

HELBURU PEDAGOGIKOA

Animazio honen bidez, ikasleek erkidegoen Espainiak zer-nolako sorrera konplexua izan duen eta zer-nolako antolaketa politiko-administratiboa duen aztertuko dute.

ALDERDI INTERESGARRIAK
  • Penintsulak zer-nolako bilakaera izan duen ulertzea (Portugal izan ezik, XIII. mendean bihurtu baitzen erresuma, eta Felipe II.aren erregetzan soilik egon zen Habsburgeko Koroaren baitan), bai eta Balear Uharteena (Hispaniako Balear probintzia), eta Kanariena ere (Gaztelara bilduak XV. mendearen amaieran).
  • Feniziar, greko eta kartagoarren lehenbiziko kolonizazio historikoak ezagutzea, eta baita erromatarrek eta musulmanek utzitako ondare garrantzitsua ere.
  • Oinarrizko lurralde-banaketa, Erdi Aroko erresuma kristauak, eta Javier de Burgosek 1833an egindako 49 probintziako zatiketa erlazionatzea.
  • Espainiaren bat egite politikoa eta legislatiboa aztertzea, une hauetatik aurrera:
    • Felipe V.aren erregetza (Aragoiko Koroako erregetza zaharrek Foruak galtzea: 1707an Valentzia, 1711n Aragoi, 1715ean Mallorca eta 1716an Kataluniak).
    • 1. Karlista Gerratearen amaiera (1841ean Nafarroa espainiar probintzia bihurtu, eta zuzenbide zibilari, penalari, eta autogobernu administratiboari eusten die).
    • 2. Karlista Gerratearen amaiera (1876an euskal Foruak indargabetu ondoren, Alfontso XII.ak Hiru Probintzietan ezarritako kontzertu ekonomikoak autonomia fiskala eman zien).
    • 1898an itsasoaz bestaldeko azken koloniak galtzea (Kuba eta Filipinak).
    • Kanariak bi probintziatan zatitzea (1927), gaur egungo Espainiara heldu arte: 50 probintzia, 17 autonomia eta 2 hiri autonomo (Ceuta eta Melilla).
LAN EGITEKO MODUA
Baliabide hau banaka landu daiteke, eta ikasleari eskatu mapa mutu politiko batean identifikarazteko 17 elkarte autonomoak.
ORIENTABIDEAK
Denbora-lerro edo Kronologia bat egin penintsulako erresumetako errege-erreginekin (Gaztela, Nafarroa, Aragoi, etab.), Gaztelako Isabel I.a eta Aragoiko Fernando II.a arte (Errege-erregina Katolikoek batasun dinastiko bat abiarazi zuten, ez politikoa ez legislatiboa).
JARDUEREKIKO LOTURA
  • 1. ariketaren bidez (“Erkidegoen Banderak”), ikasleek bandera bakoitza bere erkidegoarekin lotuko dute (asmatzeko errazbidea izan daiteke bakoitzaren estatutuak onartu ziren data).
  • 2. ariketaren bidez (“Populazio-dentsitatea Autonomia-erkidego bakoitzean”), mapa batean erkidegoak kokatzeko gaitasuna neurtuko da.
  • 3. ariketaren bidez (“Erkidegoen Hiriburuak”), ikasleek erkidegoen hiriburuak berrikasiko dituzte.
  • 4. ariketaren bidez (“Estatuaren lurralde-antolaketa”), ikasitako kontzeptuak sakonduko dituzte.
© Santillana en Red 2004