Jarduera Eztabaida-adierazpenak

Helburua

Argudio-egoera batean, hiztunak bere komunikazio-asmoaren arabera erabil ditzakeen hainbat adierazpen eskaintzen diogu ikasleari jarduera honetan.

Eginkizuna

Ematen dizkiegun esamoldeak igorlearen komunikazio-asmoaren arabera sailkatu behar dituzte.

Sailkapena egin eta gero, talde handian batera-jartzea eta zuzenketa egiteko lagungarri izan daitekeelakoan, jarduerari dagokion taula (erantzunak "tinta txuriz") eskaintzan dizuegu, hor behean.

Horren ondoren, komenigarria litzateke funtzio bera betetzen dutenen artean egon daitezkeen ezberdintasunez jabetzea (hizkera adeitsua, lagunartekoa...). Azken zeregin hori ahoz egitea aholkatzen dugu.

Kredituak eta erreferentziak

2. jarduerari dagokion taula (Word formatuan- Microsoft Office)
2. jarduerari dagokion taula (Writer formatuan- Open Office)
Baliabideak:
Ordenagailua, Proiektagailua
Denbora:
30 min.
Konstanteak:

Jarduera Eztabaida-adierazpenak

Argudio-egoera batean, hiztunak bere komunikazio-asmoaren arabera erabil ditzakeen hainbat adierazpen eskaintzen dizkizuegu jarduera honetan.

Esamolde hauek, igorlearen komunikazio-asmoaren arabera sailkatu behar dituzue.

Sailkapena egin eta gero, talde handian, zuek emandako erantzunak batera-jarri eta zuzenketa egiteko, irakasleak "jarduera-taula" proiektatuko du.

Zenbakia H.D. A.K. Mota Kudeaketa
2
Kontrol-zerrendan finkatutako alderdiak kontuan hartuz, nork bere iritzi-testua planifikatu eta prozesu hori burutzeko proposatutako argudio-elkarrizketan modu aktiboan parte hartu.
Kontrol-zerrendan finkatutako oinarrizko alderdiak kontuan hartuz, nork bere iritzi-testua planifikatu eta prozesu hori burutzeko proposatutako argudio-elkarrizketan modu aktiboan parte hartu.
5  |  4
ikerketaNorbanakoa

Argudio-egoera batean, hiztunak bere komunikazio-asmoaren arabera erabil ditzakeen hainbat adierazpen eskaintzen diogu ikasleari jarduera honetan. Askotan aipatu izan da egungo ikasleen lexikoa pobrea dela, eta ez da, egia esan, uste okerra (denok ditugu buruan ezjakintasunez edo erdal interferentziaz ikasleek darabiltzaten “hori da gezurra” bezalako esamoldeak).

Lexikoaren lanketa ezin da hitz zerrenda soiletara mugatu; hitzak testuinguru eta asmo jakin bati lotuta, eta duten funtzioa argituz azaldu behar zaizkio ikasleari, bere ohiko erabileran egoki txerta ditzan. Beraz, gureak ditugun formula eta esamolde finkoak biltzen dituen hizkuntzaren esparruari heldu nahi izan diogu jarduera honetan.

Ematen dizkiegun esamoldeak igorlearen komunikazio-asmoaren arabera sailkatu behar dituzte. Horren ondoren, komenigarria litzateke funtzio bera betetzen dutenen artean egon daitezkeen ezberdintasunez jabetzea (hizkera adeitsua, lagunartekoa...). Azken zeregin hori ahoz egitea aholkatzen dugu.

Erantzunak

Adostasuna adieraztea

Besteek esandakoa gezurtatzea

Ez zabiltza oker.

Arrazoia duzu, bai.

Neu ere horretan zurekin nago.

Ahotik kendu didazu.

Ez dago hori ukatzerik.

Guztiz konforme.

Zurekin bat nator.

Hortik doa kontua.

Hori begi bistakoa da.

Ni ere iritzi horretakoa naiz.

Hori ez da horrela.

Zeharo desbideratuta zabiltza.

Bai zera!

Horixe bai gezur galanta!

Baita zera ere!

Horixe bai ezetz!

Oker zabiltza.

Baina zer diozu?

Ez naiz zure iritzikoa.

Zaude isilik!