Gasteizko mendiak

Gasteizko mendiak
Gasteizko mendiak. Iruñatik ekialderantz begira
Argazkia: CC BY-SA Benito
Izena: Gasteizko mendiak
Elementu geografiko mota: Mendigunea
Kokapena: Araba
Altuera: 1.177 m (Kapildui)
Deskribapena:

Gasteizko mendiak Arabako hiriburutik hegoaldera zabaltzen dira. Gasteizko Taldea deritzon eskualdearen eta Trebiñuren artean daude. Arabako beste mendilerroen aldean, apalagoa da mendigune hau.

Tontor leuneko mendi ilara honetako mendiek batez beste 1.000 metroko altuera dute. Gailur garaiena mendigunearen ekialdean dagoen Kapildui mendia dugu; haren 1.177 metroetatik, Arabako Lautadako gailurren ikuspegi bikaina dago. Aipatzekoak dira, halaber, mendiguneko Almurrain (879 m), Arrieta (1.006 m), Bustuko gana (976 m), Eskibelgo Atxa (815 m), Indiagana (1.101 m), Itxogana (1.062 m), Lendiz (850 m), Pagogan (1.029 m) eta Zaldiaran (978 m) mendiak.

Mapa interaktiboa  

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Gure geografia fisikoa, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org