Bidaiariak trenera!

Historian zehar munduan izan diren migrazio mugimendu nagusiak aipatu eta haien arrazoiak aztertuko ditugu. Ondoren, EAEko immigrazio eta emigrazioari buruzko datuak ezagutuko ditugu. Amaitzeko, nabarmenduko dugu zein aberasgarri den beste herrialde batzuetara bidaiatzea eta beste kultura batzuetako pertsonak ezagutzea.


Denon artean, migrazioaren definizioa irakurri eta migrazio mugimenduek historian izan duten bilakaera aztertuko dugu.

  1. Migrazioa pertsonen mugimendua da leku batetik bestera. Kontinente guztietan gertatu den zerbait da, historiako aro guztietan eta norabide guztietan.