Munduko ilara

Pobrezia zer den hobeto ulertuko dugu, haren alderdi ugarietako batzuk aztertuta. Munduko biztanleen arteko desberdintasunez jabetuko gara, mundu osoan aurki baitaitezke pobrezia eta zailtasun egoerak, baita Euskal Herrian ere.


Idatzi koadernoan zer esan nahi duen zuretzat POBREZIA hitzak.

Irakurri informazio hau:


  1. Urtero, Nazio Batuen Garapen Programak munduko herrialde guztiak biltzen ditu zerrenda batean, hiru noten arabera ordenatuta:
  2. 1- Biztanleen bizi itxaropena.
  3. 2- Ikasketei gutxi gorabehera eskaintzen zaizkien urteak.
  4. 3- Pertsona baten diru irabaziak urtean batez beste.
  5. Amaierako notari Giza Garapeneko Indizea (GGI) esaten zaio, eta 0 eta 1 artean dago. Zenbat eta hurbilago 1etik, orduan eta hobea izango da herrialdearen nota.