Aurkezpena
PROPOSAMENA TESTUINGURUAN JARTZEA
Iturria: http://maps.google.es
|
Ikasleek triangeluekin lan egiten ikastea da sekuentzia didaktiko honen helburua.
Triangeluak aldeen eta angelu moten arteko erlazioari lotutako ohiko bi irizpideen arabera bereizten
eta sailkatzen ikasiko dute.
Xedea da ikasleak triangeluak trazatzeko gai izatea edozein datu-konbinazio oinarri hartuta, horretarako
marrazketa matematikoa egiteko tresna bat erabiliz, lana errazago egin dezaten, eta kontzeptuak hobeto uler ditzaten. Ikasitako
teknikek papererako, konpaserako eta erregelarako ere balioko dute.
Gisa berean lan egingo da zuzen nabarmenak trazatzean eta triangelu baten erdiak zehaztean.
Asko erabiliko dugu Geogebra tresna, oso elkarreragin eta plastikotasun egokia lortzeko aukera ematen
duelako.
Erronka bat proposatzen da sekuentziaren hasieran; eta hari sekuentziaren amaieran emango diote erantzuna.
|
|
JARDUEREN SEGIDA
A etapa - Sarrera
-
1. jarduera. Lehendabizi, triangelu
bat sortuko dugu haren elementuak identifikatzeko, eta elementu horiek datu nola bihurtzen diren ikusteko. Datuen arteko erlazio
aljebraikoak aurkezten dira. Ikasleek triangeluak bereizten ikasten dute, bai aldeen luzeren arteko erlazioaren arabera, bai
inskribatutako angelu moten arabera.
B etapa – Garapena
-
2. jarduera. Jarduera honetan, zenbait
datu-konbinaziotan oinarritutako triangeluen marrazketa-tekniketan jarriko dugu arreta. Ikasleek teknikak ikas ditzaten ahaleginduko
gara, bai eta papera, erregela eta konpasa erabilita ere teknika horiek baliatzeko gauza izan daitezen lortzen ere. Ariketak
egiten dituzten bitartean, Geogebra aplikazioa erabiltzen ikasten dute.
C etapa – Bukaera eta ebaluazioa
-
3. jarduera. Aurreko jardueretan ikasitakoari
esker, errazagoa izango da ikasleak orain proposatzen diegunaz jabetzea. Jarduera honetan, ikasleek zuzen nabarmenen eta haiei
lotutako zentroen ezaugarriak aztertu behar dituzte. Azkenik, Euler-en zuzena definitzen da, eta sekuentzia didaktikoaren
sarreran proposatutako erronka ebazten da.
- Arloa: Matematika
- Gaia: Poligonoak: triangelua.
- Unitate Didaktikoa: Geometria.
- Maila: DBH 1.
- Saio kopurua: 4
Ibilbidea
Gida honek atal hauek ditu: