Euskadi


Bilatzailea

Aurreratua





Ohiko galderak

  • Zer da Agrega 2 plataforma?

    Agrega2 plataforma Internet bidez elkar konektatuta dauden nodoen multzo batean oinarritutako irtenbide teknologikoa da, eta nodo horiek, baliabide digital hezigarrietan antolatutako errepositorioa osatzen dute.

    Agrega2 plataformak sarbide-nodoak ditu autonomia-erkidegoen Hezkuntza Kontseilaritza guztietan eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren (MECD) Hezkuntza Teknologien Institutuan (ITE). Nodo guztiek aurkibideen zerbtzari bera baliatzen dute, Agrega2 plataforman dagoen edozein objektu hezigarri kokatzen laguntzen duena, edozein dela kontsulta egiten den sarbide-gunea eta baliabidea dagoen lekua.

    Aurki daitezkeen eduki hezigarriak unibertsitate aurreko mailen ikaskuntzen curriculumaren arabera antolatuta daude, eta deskargatzeko eta irakasleek nahiz ikasleek zuzenean erabiltzeko prestatuta daude.


    Igo

  • Non biltzen dira baliabideak?

    Baliabide hezigarriak Agrega2 plataformaren errepositorio orokorra osatzen duten nodo autonomikoetan banatuta daude. Nodo bakoitzak edukiak ditu, eta haien URL bidez zuzenean ere lotu daitezke.


    Igo

  • Zer abantaila ditu Agrega2ren erabilerak irakaslearentzat eta ikaslearentzat?

    Espainiako curriculumera egokituta dauden kalitatezko eduki hezigarriak gelan zuzenean erabiltzeko aukera ematen du.

    Plataforman dauden objektuak deskargatzeko eta berrerabiltzeko aukera ematen du, material berriak sortzeko.

    Objektu hezigarriak LMS (Learning Management System edo Ikaskutnza Kudeatzeko Sistema) batean sar daitezke.


    Igo

  • grega2ren zerbitzuak erabil ditzaket nire ordenagailutik edo tabletetik aplikazioren batekin?

    Badago Agrega2 plataformaren zerbitzuak erabiltzen dituen aplikazio bat, eta objektu digital hezigarriak bilatzeko eta deskargatzeko erabiltzen du. Aplikazio horrek, Agrega2ren Bezeroak, bilatzeko eta deskargatzeko funtzionalitateak gehitzen ditu, eta bestelako funtzionalitateak, esperientzia hobetzeko. Xede horretarako, hauxe egin daiteke:

    Kontsulta edo bilaketa gustukoenak gorde eta kudeatu. Gustuko edukien erreferentziak gorde eta kudeatu, zure ekipamenduan berriz bistaratzeko edo deskargatzeko. Edukiak deskargatu eta bistaratzea abiaratu lokalean, Interneteko konexiorik behar izan gabe.


    Igo

  • Jadanik dauden edukiak erabil daitezken Agrega2n?

    Bai, betiere proiektuan erabilitako estandarren arabera katalogatzen eta paketatzen badira. Izan ere, Agrega2k, MECDren eta autonomia-erkidegoen arteko lankidetzan, zenbait proiekturen bidez garatu diren eduki hezigarrietatik datozen objektuen bilduma handia du.


    Igo

  • Nola egiten da hizkuntza anitzeko bilaketa?

    Edukien bilaketa egiten dugunean, hizkuntzaren arabera pakete desberdinetan daudenez, lortuko dugu emaitza, bilatu dugun hizkuntzaren araberakoa izango da. Eduki bera hainbat hizkuntzatan lortu nahi badugu, kontsulta, hizkuntza horietan egin beharko dugu.


    Igo

  • Nola berrerabil ditzaket Agrega2ren edukiak material berria sortzeko?

    Jadanik daudenekin materiak berriak sortzeko, ezinbestekoa da jakitea material bakoitzak zer lizentzia duen. Lizentzia bateragarrien talde berekoak badira, lan eratorria egin ahalko da; bateragarriak ez diren lizentzia-taldeetakoak badira, ezin izango da lan eratorririk egin.


    Igo

  • Nola berrerabil ditzaket Agrega2ren edukiak material berria sortzeko?

    Jadanik daudenekin materiak berriak sortzeko, ezinbestekoa da jakitea material bakoitzak zer lizentzia duen. Lizentzia bateragarrien talde berekoak badira, lan eratorria egin ahalko da; bateragarriak ez diren lizentzia-taldeetakoak badira, ezin izango da lan eratorririk egin.


    Igo

  • Nola lizentziatu behar ditut Agrega2 plataformara igotzen ditudan sortutako material berriak?

    Lan eratorriaren zati bateko objektuek lizentzia desberdinak badituzte, kategoria edo bateragarritasun-talde berekoak izan behar dute nahitaez, eta murriztaileena esleitu behar zaie.


    Igo

  • Zein dira lizentzia bateragarrien taldeak?

    Agrega2 Plataforman lizentzien 3 bateragarritasun-talde barne hartzen dira:

    1. TALDEA. Murrizketarik gabeko lan eratorriak egiten uzten duten lizentziak (dp, cc-by, cc-by-sa).

    2. TALDEA. Merkataritza-erabilerarik gabeko lan eratorriak egiten uzten duten lizentziak (dp, cc-by, cc-by-nc, cc-by-nc-sa).

    3. TALDEA. Lan eratorririk uzten ez duten gainerako Creative Commons lizentziak (cc-by-nd, cc-by-nc-nd), eta, oro har, lizentzia jabedun guztiak.

    Noski, 1. eta 2. taldeetako objektuek bakarrik sor ditzakete material eratorriak.

    Oharra: Aurreko laburdurak lizentzia hauei dagozkie:

    dp.-domeinu publikoa

    cc-by.-creative commons - aitortu

    cc-by-sa.-creative commons - aitortu - partekatu berdin

    cc-by-nc.-creative commons - aitortu - ez-komertziala

    cc-by-nc-sa.-creative commons - aitortu - ez-komertziala - partekatu berdin

    cc-by-nd.-creative commons - aitortu - ez-eratorria

    cc-by-nc-nd.-creative commons - aitortu - ez-komertziala - ez-eratorria


    Igo

  • Zer motatako objektuak daude Agrega2 plataforman?

    Plataforma web-inguruetan erabil daitezkeen edozein objektu kudeatzeko gai da, edozein dela haien izaera, eta baita formatu digitalak ere, objektu arruntak (testua, irudiak, audio-fitxategiak, bideoak) edo konposatuak (aurrekoen edozein konbinazio) izanda. Objektuek behar bezala etiketatuta eta paketatuta egon behar dute plataformara igotzeko.


    Igo

  • Zer estandar erabiltzen dira Plataforman?

    Ikuspegi teknologikotik, Agrega2n erabiltzen diren zehazpen eta estandar garrantzitsuenak hauek dira: SCORM 2004, edukiak paketatzeko, eta LOM-ES, objektuen katalogazio-datuak bidaltzeko.


    Igo

  • Zer da SCORM?

    SCORM (Sharable Content Object Reference Model) estandar eta zehazpen multzoa da, objektu pedagogiko egituratuak sortzeko aukera ematen duena. SCORMen bidez, ikaskuntza kudeatzeko sistemetara inportatu daitezkeen edukiak sor daitezke; betiere, edukiek arau horri jarraitzen badiote.


    Igo

  • Zer da LOM? eta LOM-ES?

    LOM (Learning Object Metadata) ikaskuntza-objektu bat eta antzeko baliabide digitalak etiketatzeko eta deskribatzeko erabilitako datu-eredua da. Objektuaren katalogazioan erabiltzen da, eta horri esker, errazagoa da geroago baliabideen bankuetan aurkitzea. LOM nazioarteko estandarra da, eta Espainiako hezkuntzara egokituta dagoena LOM-ES da ( www.lom-es.es)


    Igo

  • Nola bermatzen da WAI-AA erabilerraztasuna Plataforman?

    Interfaze guztiak XHTMLn txertatuta daude, CSSkin, WAI-AA mailaren araberako erabilerraztasun-mailarekin.


    Igo