Euskadi


Bilatzailea

Aurreratua





Lege-informazioa



AGREGAko web orrialdeak erabiltzeko baldintza orokorrak

Ondoko legezko oharrak egungo web guneko sarbidea eta erabilera arautzen ditu Web gunea erabiltzeak erabiltzailea sartzen denean argitaratutako bertsioan indarrean diren baldintza orokorrak onartzea dakar, web guneko zerbitzu zehatz batzuetan aplika daitezkeen bestelako baldintza bereziei kalterik egin gabe.



Orrialdeko edukiei buruzko jabego intelektuala eta industriala

Erabiltzaileak jabetza industriala eta intelektuala kaltetzen duten ekintzarik ezin du egin: grafikoak, markak, logotipoak, diseinuak, marrazkiak, testuak, programazioa, software eta bestelako multimedia elementuak, Web orrialde honetan agertzen direnak. Halaber, ezingo du red.es, Hezkuntzako Administrazioak (hemendik aurrera, "webaren titularrak") eta Web Orroaldean gehitutako legezko titularren jabetza intelektualeko eskubideak aldatu edo manipulatu, ezta horretarako jarritako babeseko dispositibo tenikoak ere. Hemen den informazio guztia hezkuntzako erabilera edo erabilera zientifikorako jarrita dago. Webgune honetako titularrak ez dira webeko edukietan bildutako edo partaideek adierazitako iritzien erantzule. Webgune honetako titularrak ez dira web honetatik eskuragarri diren edukiek eragin ditzaketen kalteen erantzule (programak, etab.). Halaber, ez dira web honen bidez erabiltzaileak web orrien eskuragarritasun, funtzionamendu, erabilerraztasun eta etengabetasunak eragindako kalte-ordainen erantzule. Webgune honetako titularrek egoki iritzitako aldaketak egiteko eskubidea dute, aldatzeko, ordezteko edo gehitzeko. Halaber, aurkezteko modua edo kokapena. Webgune honetako titularrek ez dira Web bidez lortutako informazio, zerbitzu edo programei emandako erabileraren erantzule. Erabiltzaileak eduki horiek modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du, webgune horretako titularrek kasu bakoitzerako ezarritako baldintzen arabera. Bereziki, horien jabetza intelektuala errespetatuko du. Horrela ez bada, edukien eta web honetako legezko titularrek legezko ekintzak aurrera eramateko eta egoki iritzitako kalte-ordain erreklamazioak aurkezteko eskubidea izango dute.



Izaera pertsonaleko datuen babesa

Autonomia Erkidegoa da datuen fitxategiaren erantzule, web erabiltzaileek emandako izaera pertsonaleko datuekin egindakoa. 15/1999 Lege Organikoaren arabera, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoa, Autonomia Erkidegoak izaera pertsonaleko datuak sekretupean gordetzeko eta konfidentzialtasunez tratatzeko konpromisoa du. Horretarako, beharrezko neurriak hartuko ditu datu horien aldaketa, galera, tratamendua edo baimenik gabeko sarbidea ekiditeko. Datu pertsonalen bilketa eta tratamendu automatizatuak ondoko helburuak ditu: erabiltzailearenganako zerbitzuen kudeaketa, prestazioa, hedapena eta hobekuntza; enplegu eskarietan eta lizitazio-prozeduren deialdietan emandako informazioaren kudeaketa eta erabiltzaileek plazaratutako kontsulten jarraipena. Erabiltzaileak sarbide, zuzenketa, ezeztapen edo aurka egite eskubideak uneoro erabiltzeko aukera izango du, NANren kopiarekin batera, Autonomia Erkidegora idatziz zuzenduta.



Cookieak

AGREGA web guneak ezinbesteak direnean erabiltzen ditu Cookieak (orrialdera jotzen duenaren ordenagailura Red.es hornitzaileak bidaltzen dituen informazioko fitxategi txikiak) web guneak ondo funtzionatzeko eta erabiltzaileak zuzen bistaratzeko. Ondokoan Cookieak erabilitakoak, aldi baterakoak dira eta erabiltzailearen saioa amaitutakoan desagertzen dira. Inola ere ez dira erabiliko Cookieak izaera pertsonaleko informazioa jasotzeko.



Aldaketak

Web gunearen prestazioak hobetzeko asmoz, jabeak eskubidea du, aldebateko eran, edonoiz eta erabiltzaileari aurretiaz jakinarazi gabe, aurkezpena, konfigurazioa, berezitasun teknikoak eta web guneko zerbitzuak aldatzeko. Halaber, erabilerako baldintza horiek eta bestelako baldintza partikularrak edonoiz aldatzeko eskubidea du. Erantzukizunaren esklusioa Red.es-ek ez du web guneko aldi baterako errore tipografiko, formal edo numerikoen erantzukizuna, ezta bertan den informazioaren zehaztasunaren gainekoa ere.



Hiperestekak

Red.es web guneko hiperestekek hirugarrenen web orrialdeak bidera ditzakete. Red.es-ek ez du web gune horietako eduki, informazio edo zerbiztuen gaineko erantzukizunik. Izan ere, izaera informatiboa izango dute eta inola ere ez dute inplikatuko Red.es eta eduki horien pertsona edo erakunde titularren edo horiek direneko guneen titularren arteko harremanik.